Gune hau Elgoibarren euskararen erabileran aurrera egiteko aurreko parte-hartze guneetan adostutako zortzi baldintzetatik abiatzen da. Nola eraiki eta adostu ziren jakiteko, aurreko prozesuaren emaitzak kontsulta ditzakezu.

Batera Jauzi Elgoibar · Baldintzak-en antolaketa eta Elkarrizketa Talde Eragileen (ETE), Kontraste Taldeen (KT) eta Talde Motorraren (TM) funtzioak "Nola antolatu gara?" atalean dokumentatuta daude.

Zer lantzen da hemen?

  • Konpromiso-proposamenak: baldintza bati laguntzeko egin daitekeenaren formulazioak. Oraindik ez dira konpromisoak.

  • Kontrastea eta barne-lana: zehaztasuna, bideragarritasuna, beste proposamenekiko harremanak eta horiek onar lezaketenekiko lana.

  • Konpromisoak: pertsona, elkarte edo erakunde batek benetan bere gain hartzea erabaki duen formulazioak.

  • Gobernantza: Talde Motorrak trazabilitatea, itzulera eta itxiera metodologikoa zaintzen ditu. 2026ko abenduaren 3a mugarri publikoa izango da ordura arte hartutako konpromisoak ezagutarazteko, Herri Itunaren dimentsio kolektiboa indartzeko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

8 baldintza