B03. Euskara bizipen on eta atseginekin lotzea

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Euskara bizipen on eta atseginekin lotu da (kirola, aisia...) eta erreferente positiboak sortu dira, euskara sentimendu eta emozioekin lotuz, transmisioa eta euskarazko eskaintza kultural gozagarri bat indartuz.

Azpi-baldintzak

  • Euskara bizipen positiboekin lotzeko bitartekoak sortu dira, espazio informaletan ere.
  • Euskarazko eskaintza kulturala handitu da herrian eta horrela, euskararen beharra areagotu da.
  • Euskal musika eskaintzen da eta hau zutabe garrantzitsua da euskara gozagarriagoa izateko.
  • Euskarazko kultura eskaintza zabala eta anitzagoa da.

1. Prozesuan marraztutako norabidea

2 urte

  • Ekintza zehatzak identifikatzea.
  • Aisialdiko elkarteekin plan bat adostea: arduradunak eta begiraleak euskalduntzea.
  • Erreferenteak irudikatu eta identifikatzeko herriko talde edo elkarte bat sortzea.
  • Kirola Euskaraz mahaia sortzea, baliabide eta esperientzia onekin.
  • Euskal musikari garrantzia ematea.

5 urte

  • Aisialdiko eragileei oinarrizko euskara-maila eskatzea, maila hori lortzeko laguntzak eskainiz.
  • Kultur jardueraren liburu zuria berreskuratu eta erabiltzea.
  • Herriko erreferenteei protagonismoa ematea: musika, literatura eta beste arlo batzuk.
  • Emozio positiboak transmititu eta uneoro presente egotea.

Identifikatutako eragileak eta egiturak

Daudenak

Eskola-kirola, gaztelekua, kultura-eragileak, enpresak, Aizu, ikastetxeak, lankidetza-mahaia eta pertsona giltzarriak.

Sortzekoak

Kirola Euskaraz mahaia eta erreferenteen herriko taldea.

Identifikatzeko daudenak

Izenik gabe aipatutako «pertsona giltzarriak».

Fase honetarako abiapuntua

B03ren barruan bi lan-eremu nagusi bereizten dira: kirola eta aisia, batetik; eta kultura, musika eta erreferenteak, bestetik.

1. Prozesuak berak «ekintza zehatzak identifikatzea» utzi zuen egiteko moduan. Beraz, fase honen egitekoa da baldintza orokorra jarduera, proposamen eta erantzukizun zehatzetan lurreratzea.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

B03. Euskara bizipen on eta atseginekin lotzea

QR kodea