Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
proposamenaProzesu honi buruz
Elgoibarren zortzi baldintza adostu genituen euskararen erabileran aurrera egiteko, eta orain helburua da haiek herritarren eta eragileen konpromiso zehatz bihurtzea. Atal honetan azaltzen da zortzi baldintza horiek nola eraiki eta adostu ziren.
Partaidetza-espazio honetan galdera nagusia da: «Zer egingo dugu, nork eta nola?». Baldintzak ez dira berriz irekitzen: haietatik abiatuta, proposamenak formulatu, kontrastatu eta lantzen dira. Pertsona, elkarte edo erakunde batek proposamen bat benetan bere gain hartzea erabakitzen duenean, konpromiso gisa erregistratzen da. Adierazleak aurrerago gehituko dira, definitu eta baliozkotu ondoren.
Babesak eta iruzkinak parte hartzeko tresnak dira, baina ez dute zehazten proposamen bat konpromiso bihurtzen den ala ez. Talde Motorrak gobernantza, trazabilitatea eta itxiera metodologikoa zaintzen ditu. 2026ko abenduaren 3a mugarri publikoa izango da ordura arte hartutako konpromisoak ezagutarazteko, Herri Itunaren dimentsio kolektiboa indartzeko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko.
Ezagutu Batera Jauziren aurreko prozesua, zortzi baldintzak eraiki eta adostu zirenekoa!
Lotutako batzarrak
Elkarrekin lotutako prozesuak
Erreferentzia: taupamugimendua-PART-2026-09-40