Nola antolatu gara?
Batera Jauzi Elgoibar hiru egitura osagarriren bidez antolatu da. Egitura bakoitzak funtzio desberdina izan du, eta hiruren arteko harremanak prozesuaren trazabilitatea ulertzeko aukera ematen du.
ETE — Elkarrizketa Talde Eragilea
Prozesuaren deliberazio-gune egonkorra izan da. Elgoibarren 18 pertsonak osatu dute, eta bost saiotan parte hartu dute. Taldeak baldintzen sorrera, kontrastea, berrikuspena eta formulazio bateratua gidatu ditu.
KT — Kontraste Taldeak
Kontraste Taldeek ETEren ikuspegia herriko beste sektore eta errealitate batzuekin kontrastatzeko balio izan dute. Ez dute ETEren proposamena onartu edo baztertzeko funtziorik izan; aitzitik, osatu, aberastu, zalantzan jarri eta begirada berriak gehitzeko funtzioa izan dute.
Elgoibarren bost Kontraste Talde antolatu dira:
Hezkuntza eta euskalduntze-alfabetatzea.
Arlo sozio-ekonomikoa.
Kulturgintza.
Gazteak, aisialdia eta kirola.
Euskaraz ez dakiten herritarrak.
Talde Motorra
Prozesuaren gobernantza-egitura izan da. Prozesuaren diseinua, parte-hartzaileen identifikazioa, deialdiak, saioen prestaketa, metodologia, koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa zaindu ditu.
Prozesuko bilera guztiak atal honetan daude jasota.