B07. Euskararen inguruko herri-ituna

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Euskararen inguruko herri-ituna sortu da herrigintza aktibo eta ahaldundu baten bidez, kontzientziazioan eta sentsibilizazioan sakontzeko eta kolektiboki euskararen garrantzia lantzeko.

Azpi-baldintzak

  • Euskararen errealitate eta beharren sozializazioa egin da.
  • Euskaratik abiatuta, partaidetza sozialean dauden oztopoak gainditzeko erraztasunak jarri dira.
  • Euskararekiko kontzientzia eta atxikimendua sustatu da.

1. Prozesuan marraztutako norabidea

2 urte

  • Euskararen koordinazio-mahaia sortzea, udal-eragile bakoitzak hizkuntza-kontzientzia lantzeko bere eremuan zer egingo duen azaltzeko.
  • Herriko eragile desberdinen inplikazioa lortzea itunaren proposamena egiteko, koordinazio-mahai baten bidez eta Udalaren eta euskara-elkartearen bultzadarekin.

5 urte

  • Koordinazio-mahaietako eragile guztiek beren proiektuak garatu ahal izatea.

Identifikatutako eragileak eta egiturak

Daudenak

Udala eta euskara-elkartea bultzatzaile gisa.

Sortzekoak

Euskararen koordinazio-mahaia.

Identifikatu gabe

Eragileen atala hutsik geratu zen.

Fase honetarako abiapuntua

B07k ezaugarri berezia du: Herri Itunaren eraikuntza bera baldintzaren parte da.

Horregatik, ez da soilik beste zazpi baldintzen moduko gai tematiko bat. Nola inplikatuko diren herriko eragileak, nola koordinatuko diren, zer egin dezakeen bakoitzak bere esparruan eta proposamenak nola bihurtuko diren benetan asumitutako konpromiso lantzen laguntzen du.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

B07. Euskararen inguruko herri-ituna

QR kodea