B01. Kulturartekotasuna

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartu dira, hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza, trukea eta elkarrekintza sustatuz. Horretarako, euskararen unibertsoaren transmisioa (hizkuntza, historia, egoera eta erronkak barne) eta beste hizkuntza eta kulturen ezagutza eta elkartrukea tresna gisa erabiltzen dira.

Azpi-baldintzak

  • Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartu dira, ekitatea, aukera berdintasuna eta berdinen arteko tratua sustatuz.
  • Euskarazko eskaintza kulturala egokitu da eta ezagutzera eman da, herritarren beharretara eta interesetara egokituz eta komunikazio eraginkorra erabiliz.
  • Euskararen inguruan ikasteko eta ezagutza partekatzeko guneak sortu dira: tailerrak, ikastaroak, solasaldiak eta eredu berritzaileak, gune informalak barne.

1. Prozesuan marraztutako norabidea

2 urte

  • Kulturarteko festa modu egonkorrean sendotzea: urtero, bi urtean behin edo beste maiztasun batekin.
  • Adituen hitzaldiak antolatzea.
  • Herriko kultura desberdinetako aliatuak aurkitu eta konektatzea, hezkuntza-mahaia babesgune gisa erabiliz.

5 urte

  • Kulturartekotasuna garatzeko espazio zentralizatu bat sortzea.

Identifikatutako eragileak eta egiturak

Daudenak

Hezkuntza-mahaia.

Sortzekoak

Kulturartekotasunerako espazio zentralizatua.

Identifikatzeko daudenak

Kode numerikoz erregistratutako bederatzi eragile.

Fase honetarako abiapuntua

B01ek formulazio argia eta hiru lan-eremu uzten ditu: ekitatea eta aukera berdintasuna; euskarazko kultura-eskaintza; eta kultura eta hizkuntza desberdinen arteko ezagutza eta harreman-guneak.

Fase honetan, bereziki garrantzitsua izango da identifikatzea nork sostenga dezakeen kulturartekotasunaren inguruko lana Elgoibarren, eta zein proposamen diren eragile zehatzek benetan landu eta, hala badagokio, konpromiso gisa bere gain har ditzaketenak. 1. Prozesuan jasotako 2 eta 5 urteko norabideak ez dira berez konpromisoak: orain lantzeko proposamenen abiapuntuetako bat dira.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

B01. Kulturartekotasuna

QR kodea