B04. Euskararen inguruko errelato berritua

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Euskararen inguruko errelato berritu bat sortu, aitortu eta onartu da, euskara prestigiatuz eta elgoibartarra sustatuz; herriaren historia, nortasuna eta transmisioa belaunaldi desberdinen artean eginez eta honekiko interesa piztuz.

Azpi-baldintzak

  • Euskara prestigiatzea lortu da.
  • Historiaren, nortasunaren eta herriaren transmisioa euskaraz egitea lortu da.
  • Euskara emozioekin lotzea lortu da, eta honekin interesa piztea.
  • Euskalkiaren sustapena: erakutsi, erabili eta bermatu da.

1. Prozesuan marraztutako norabidea

2 urte

  • Kontakizunari buruzko herri-kontsulta abiatzea: zerekin sentitzen gara eroso? Formatua erabakitzeke dago.
  • Pertsona eta figura publiko ezagunak identifikatzea.
  • Elgoibarko euskalgintzari buruzko ikastaroak antolatzea.

5 urte

  • Herri-kontsulta baten ondorioak segmentatuta egotea eta kontakizunen oinarriak adostuta egotea.
  • Identifikatutako pertsonen sare bat egotea, adostutako oinarriak ibilbide-orri gisa hartuta.
  • Herriaren historia belaunaldi berriei teknologia berrien eta jolas-formatuen bidez transmititzea.

Identifikatutako eragileak eta egiturak

Daudenak

Udal ordezkariak.

Sortzekoak

Pertsona erreferenteen sarea.

Identifikatzeko daudenak

Kode numerikoz erregistratutako zortzi eragile.

Fase honetarako abiapuntua

B04k izaera estrategiko eta narratibo handiko gaiak biltzen ditu: prestigioa, nortasuna, emozioak, memoria eta transmisioa.

Fase honetan beharrezkoa da kontzeptu horiek ekintza eta proposamenetara ekartzea: zer egin daiteke, nork egin dezake eta zer konpromiso har dezake eragile bakoitzak. 1. Prozesutik bi lan-ildo bereziki indartsu datoz: herri-kontsulta eta erreferenteen sarearen eraikuntza.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

B04. Euskararen inguruko errelato berritua

QR kodea