Laguntza

A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.

Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.

proposamena

Batera Jauzi Elgoibar · Baldintzak sortu

Euskararen erabileran jauzi kualitatiboa gauzatzeko baldintza estrategikoak

Prozesu honi buruz

Elgoibarren euskararen erabileran goranzko jauzia emateko beharrezko baldintza estrategikoak kolektiboki identifikatu, kontrastatu eta adosteko parte-hartze prozesua.

Batera Jauzi Elgoibar prozesu parte-hartzailea izan zen, eta helburua euskararen erabilera sozialean jauzi bat egiteko zer baldintza behar diren identifikatzea eta kolektiboki adostea izan zen. Egindako ibilbideari esker, adostutako zortzi baldintzak partekatutako lehen ikuspegia osatu zuten.

Elkarrizketa Talde Eragilea (ETE), bost Kontraste Talde (KT) eta prozesuaren gobernantzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen zen Talde Motorra (TM) izan ziren lanaren antolatzaileak. ETEk lehen irakurketa bat eta hasierako baldintza-mapa bat egin zituen; KTek, berriz, hainbat errealitatetatik kontrastatu eta aberastu zuten mapa hori; eta, ondoren, ekarpenak ETEra itzuli ziren, integratu eta birformulatu ahal izateko.

Prozesua urratsez urrats garatu zen: lehenik, oinarri komun bat eta lehen baldintza-mapa bat eraiki ziren; ondoren, sektoreen arteko kontrastea egin zen eta ekarpenak integratu ziren, eta zortzi baldintzen inguruko akordioa lortu zen. Azkenik, denbora-aukerak eta lotutako eragileak zehaztu ziren, hurrengo parte-hartze gunearen abiapuntu izan zitezen.

Lotutako batzarrak

1

Elkarrekin lotutako prozesuak

1

Erreferentzia: taupamugimendua-PART-2026-09-36