[Gainbegiratu] KT · Arlo sozio-ekonomikoa

Martxoa
12
2025
  • Elgoibarko Kultur Etxea

    Kalebarren plaza, 3, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

  • 17:30 PM - 19:30 PM CET

Bertaratuen kopurua

20

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

Arlo sozio-ekonomikoko Kontraste Taldearen saioa, euskararen erabileran jauzia emateko beharrezko baldintzak lanaren, zerbitzuen, merkataritzaren eta eguneroko harremanen ikuspegitik lantzeko.

3. KT - akta
Batera Elgoibarreneko hezkuntza eta helduen alfabetatzeari buruzko Kontraste Taldearen akta: euskararen erabileran jauzi bat emateko hezkuntzatik, inklusiotik, hizkuntza-ohituretatik eta transmisio kulturaletik landutako proposamenak jasotzen ditu.
Deskargatu fitxategia
Batera Elgoibarren txostena
Batera Elgoibarren prozesuaren txostena, euskararen erabilera bultzatzeko eta etorkizuneko Herri Itunaren oinarriak finkatzeko lan kolektiboaren metodologia, parte-hartzea eta emaitzak jasotzen dituena.
Deskargatu fitxategia

Topaketaren akta

Zertarako

Elgoibarren euskararen erabileran jauzi bat emateko nahi den aldaketa azaltzea, eta arlo sozioekonomikoko kontraste taldeari aldaketa hori emanda lortu behar diren ezaugarriei eta baldintzei buruz galdetzea. Parte-hartzaileei beren bizipen eta iritzietatik erantzuteko eskatu zaie, baina betiere ikuspuntu sozioekonomikotik jardunez.

Nola landu dugu

Lau ariketatan landu da saioa.

Lehenengoan, bikoteka, galdera hauei erantzun zaie: nolakoa izango litzateke Elgoibar NDA lortuko balitz, eta zer ezaugarri izango lituzke? Bikote bakoitzari hiru ezaugarri adosteko eta aurkezteko eskatu zaio, eta ezaugarriak ozenki partekatu dira taldearekin, titularretan. Elkarrekin harremanetan eta lotuta dauden lau dimentsiotan kokatu dira ezaugarriak: estrukturala, pertsonala, kulturala eta harremanei dagokiona.

Bigarrenean, hirukoteka, galdera honen inguruan hausnartu da: zein baldintza eman behar dira Elgoibarren euskararen erabileran jauzi bat emateko? Azpitalde bakoitzak bere baitan identifikatutako baldintzak txarteletan idatzi ditu —baldintza bat, txartel bat—, eta nahi beste baldintza proposatzeko aukera izan dute. Ondoren, proposamenekin baldintzen mapa bat osatu da. Batera Elgoibar dinamikako ETEa osatzen duten kideek baldintzen lehen proposamena aurkeztu dute, eta taldeari jakinarazi zaio garapenean dagoen lehen bertsio bat dela. Baldintzak ere lau esparrutan banatu dira. Azkenik, gometsen bidez indartu dira ideiak —parte-hartzaile bakoitzak bost erabiltzeko aukera izan du— eta modu indibidualean bozkatu dira baldintzak lehentasunaren arabera, gero talde gisa indartuta agertu direnak komentatzeko eta horren inguruan elkarrizketa zabaltzeko.

Hirugarrenean baldintzen mapen kontrastea egin da, eta laugarrenean saioaren balorazioa.

Jarraitu beharreko irizpide bakarra taldean besteak proposatutakoa adi entzutea eta zalantzan ez jartzea izan da, entzute aktiboko praktika bultzatuz eta osagarritasun printzipioa aplikatuz.

Zer atera da

Nahi den Elgoibarren ezaugarriak

Egiturazkoak. Aukera. Inplikatua.

Pertsonala. Alaia. Berezkoa. Irekia. Aktiboa. Hurbila. Aurrera pausoa.

Kulturala. Aberatsa. Integratzailea. Lehen hitza euskaraz. «Egun on!» euskaraz. Showroom eredua. Bizia. Inklusiboa. Askotarikoa.

Harremanak. Errespetua. Gazteek haien artean euskaraz hitz egiten dute. Jatorra.

Baldintzak, esparruka eta gometsen arabera

Estrukturalak. Beharra dago: lan munduan jarduteko derrigorra da, eskatu eta eskaintzen da, eta egiten dela bermatzen eta kontrolatzen da (5 gomets). Euskara ikasteko aukera eta sarbidea malgua da (5 gomets). Euskara planak garatzen direla bermatzen da (5 gomets). Baliabide teknikoak euskaraz bermatzen dira (3 gomets). Arlo publikoan ikasteko baldintzak bermatzen dira (1 gomets). Paisaia linguistikoa bermatzea laguntzen da. Ikastetxeetan euskara ikasten eta erabiltzen da. Azpi-baldintzak: beharra, hots, derrigortasuna; baloreak; erakunde publikoetan lan egiteko euskara maila minimo bat; pizgarriak sortu izana, «intzentiboak»; dokumentazioa euskaraz egotea, notarian, medikuntzan eta abokatutzan esaterako; arlo publikoan exijitzen diren baldintzak betetzen direla bermatzea; euskara ikasteko aukerak handitzea eta malgutzea; arlo sozioekonomikoan derrigortasuna egotea; hezkuntzan euskara bermatua egotea; eta euskara ikasteko baliabide gehiago egotea.

Pertsonala. Lehen hitza beti da euskaraz, eta ezagutza eta erabilera berdintzen dira (14 gomets). Kontzientziazioan eta sentsibilizazioan sakondu da, eta beharraren sozializazioa egin da (13 gomets). Euskara emozioekin lotzen da, eta horrek interesa pizteko balio du (5 gomets). Euskara irekia eta harkorra da, eta hiztun konprometituak daude herrian (1 gomets). Azpi-baldintzak: lehen hitza euskaraz; eta hausnarketa partekatua egin izana euskararen egoeraren inguruan.

Kulturala. Euskara sentimendu bat izatea lortzea.

Harremanak. Hiztun ez-perfektuak balioan jartzen dira (2 gomets). Espazio informal eta seguruak daude herrian, hizkuntzari lasai heltzeko guneak (5 gomets). Azpi-baldintzak: euskara ikasi nahi duenarentzat aukera zabalagoa; pertsona bakoitzak bere bizitzako esparru guztietan euskaraz hitz egiteko hautua eta konpromisoa hartzea; euskarari eustea elkarrizketa elebidunetan; egoera batzuetan jarrera egoista edo eskuzabala izatea, euskaraz jardunez, eskainiz edo eskatuz; berbalagun eta arnasgune finkoak izatea, urte osoan zehar; norbere izaera defendatzea, baloreak; gertutasuna bi aldeetara begira eta irekitasuna jarrera gisa; errespetua erdigunean egotea, bai euskara hartzean eta baita euskaldunen partetik ematean ere; jarrera aldaketa bat ematea; eta babesa eskaintzea euskara eman edo hartu nahi duenari.

Saiotik jasotakoa

Wow: gauza asko hobetu behar direla; gazteek euskara gutxi egiten dutela; ados jar gaitezkeela; batu garenon artean gauza amankomun asko daudela; gogoa; taldearen aniztasuna; euskara egiteko gogoa; iritzi berdintsuak; eta etorri garenon artean kontzientzia maila altua dagoela.

Krak: derrigortasunaren ideia; nerabeen arteko erabilpen maila baxua; haurren eta nerabeen interesa txikia dela; gogoa; umeen artean dena erdaraz izatea; kanpotarrak eta derrigortasuna; eta derrigortasuna.

Zer geratu da irekita

  • Hirugarren ariketan baldintzen mapen kontrastea egin da, baina partekatutakoaren edukia ez da jaso: zertaz konturatzen garen, zer falta den, zer errepikatzen den, zeintzuk diren baldintza nagusiak eta zergatik.

  • Berrikuntza non dagoen ere begiratu nahi izan da, eta hori ere zehazteke dago.

  • Puntu esanguratsuenak, puntu itsuak eta estrategikoak diren baldintzak ETE taldeak aztertzeko daude.

Zer eramaten dugu hurrengora

Galdera horiek eta hausnarketa osoa ETE taldera eramango dira. Hurrengo Elkarrizketa Talde Eragilearen saioan mapa aberasteko eta bi baldintza-mapak osagarriak izateko ariketa egingo da.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

[Gainbegiratu] KT · Arlo sozio-ekonomikoa

QR kodea