Cambios en "Grupo Motor de Diálogo (GMD): primera sesión"

Descripción (Euskara)

  • -

    2025eko urtarrElkarrizketa Talde Eragilearen (ETE) lehen lan-saioa izan zen, Batera Jauzi Elgoibarren prozesuaren abiapuntu parte-hartzailea. Saioaren helburua ez zen oraindik baldintzak formulatzea edo erabaki estrategikoak ixtea, baizik eta ondorengo lanerako oinarri komun bat eraikitzea: taldeko kideek elkar ezagutzea, konfiantzazko giroa sortzea eta bakoitzak euskararekin duen harremana, bizipenak eta begirada partekatzea.

    Saioan Batera Elgoibarren prozesuaren zergatia, helburuak eta lan egiteko modua aurkeztu ziren. Bereziki, Aldaketaren Teorian oinarritutako metodologia azaldu zen, baita prozesuan erabiliko ziren elkarrizketa, entzute aktiboa, adostasunak bilatzea eta ikuspegi sistemikoa ere. Helburua parte-hartzaile guztiek prozesuaren marko metodologikoa ulertzea eta hurrengo saioetan egingo zen lanketarako abiapuntu partekatua izatea zen.

    Era berean, prozesuaren parte-hartze egitura aurkeztu zen: Elkarrizketa Talde Eragilearen zeregina, gizarteko beste errealitate eta sektoreekin kontrastea egiteko bost Kontraste Taldeak eta talde horien arteko harremana. Lan-egutegia ere partekatu zen, ETEko kideek prozesu osoan izango zuten ibilbidea eta Kontraste Taldeetan izan zezaketen parte-hartzea kokatzeko.

    Horrenbestez, lehen saio honen funtzio nagusia prozesuaren lehen oinarri metodologiko eta harremanezkoak ezartzea izan zen: taldearen arteko ezagutza eta konfiantza sendotzea, euskararekiko esperientzien aniztasuna ikusgarri egitea eta ondorengo saioetan Elgoibarren euskararen erabileran goranzko jauzia emateko beharrezko baldintzak lantzeko marko komun bat eraikitzea.

  • +

    Elkarrizketa Talde Eragilearen (ETE) lehen lan-saioa izan zen, Batera Jauzi Elgoibarren prozesuaren abiapuntu parte-hartzailea. Saioaren helburua ez zen oraindik baldintzak formulatzea edo erabaki estrategikoak ixtea, baizik eta ondorengo lanerako oinarri komun bat eraikitzea: taldeko kideek elkar ezagutzea, konfiantzazko giroa sortzea eta bakoitzak euskararekin duen harremana, bizipenak eta begirada partekatzea.