Elgoibarko elkarte eta entitateek asko daukate egin eta emateko Elgoibar herri euskaldunagoa izateko ahalegin kolektiboari. Elkarte eta entitateetan biltzen da jendea, hor gizarteratzen gara, hor egiten gara herritar, eta horregatik da hain garrantzitsua elkarte eta entitateek euskararen alde egin dezaketena.  

Herriko elkarte eta entitate guztiok animatu nahi zaituztegu, beraz, zuen elkarte-entitatea euskaldunagoa izateko konpromisoak hartzera. Elkarte-entitate bakoitzak erabakiko du zer konpromiso hartu nahi duen. Zeuek erabaki zelakoak eta zenbat hartu nahi dituzuen.   

Eta ez ahaztu Batera Elgoibarren herri-ekimenak konpromisoak betetzeko laguntza eta aholkularitza eskainiko dizuela, nahi edota behar duzuenoi. 

9 konpromiso