Gure elkarte-entitatea gero eta euskaldunagoa izateko konpromiso publikoa hartuko dugu
Gure aisialdi, kirol, kultur elkarte edo entitatea gero eta euskaldunagoa izateko konpromisoa hartuko dugu, bai barrura begira eta baita kanpora begira ere. Horretarako, besteak beste, konpromiso zehatzak hartuko ditugu herri-itunaren baitan, eta publiko egingo ditugu, elkarte-entitateko kideek eta herritarrek zer konpromiso hartu ditugun jakin dezaten.
⚙ Lotutako Baldintza
B03 · Euskara bizipen positiboekin lotzea
Euskara bizipen on eta atseginekin lotuko da, eta, batez ere, hiru esparrutan eragingo da: kirolean, aisialdian eta kulturan. Euskara sentimenduekin eta emozioekin lotuko da, eta erreferente positiboak sortuko dira.
Partekatu
Edo kopiatu linka