Etorri berrientzako harrera-plana prestatu eta gauzatu

🧩 BALDINTZA · B01

Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.

✅ KONPROMISOA

Gure elkarte-entitateak gurera datozen etorri berrientzako harrera-plana prestatu eta gauzatzeko konpromisoa eta ardura hartuko du.

🏷️ MOTA: Kolektiboa

Iruzkina