Harreman berriak euskaraz eraiki

🧩 BALDINTZA · Dokumentuan 7. baldintza · Erabakin B08

Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.

✅ KONPROMISOA

Aurrerantzean izango ditudan harreman berriak euskaraz eraikitzeko konpromisoa hartuko dut, lagun berriek euskaraz ulertzen duten kasuetan.

🏷️ MOTA: Norbanakoa

👥 PROFILA: Norbanako euskaldunak.

Iruzkina