Errelatoaren zabalkunde-foroetan parte hartu

🧩 BALDINTZA · B04

Euskararen inguruko errelato edo kontakizun berritua sortu, aitortu eta onartuko da, euskarari behar duen prestigioa emateko helburuarekin, eta, horretarako, besteak beste, gure herriko historiaren, berbetaren eta nortasunaren belaunaldien arteko transmisioa landuko da.

✅ KONPROMISOA

Errelato berrituaren zabalkundea egiteko antolatuko diren foroetara joateko konpromisoa hartuko dut, eta saiatuko naiz nire inguruko jendea ere animatzen.

🏷️ MOTA: Norbanakoa

👥 PROFILA: Norbanako euskaldunak.

📝 OHARRA / JATORRIZKO ALDAERAK

Dokumentuak norbanako erdaldunentzako aldaera hau ere jasotzen du: «Euskararen gaineko errelato berrituaren berri emateko antolatuko diren ekimenetan parte hartuko dut, eta saiatuko naiz nire inguruko jendea ere animatzen.»

Iruzkina