Euskarazko kultur produktu bat oparitu
🧩 BALDINTZA · B03
Euskara bizipen on eta atseginekin lotuko da, eta, batez ere, hiru esparrutan eragingo da: kirolean, aisialdian eta kulturan. Euskara sentimenduekin eta emozioekin lotuko da, eta erreferente positiboak sortuko dira.
✅ KONPROMISOA
Urtean behin, lagun, etxeko edota lankideren bati, euskarazko kultur jarduera baterako sarrera, liburua edo CDa oparitzeko konpromisoa hartuko dut.
🏷️ MOTA: Norbanakoa
👥 PROFILA: Norbanako euskaldunak.
📝 OHARRA / JATORRIZKO ALDAERAK
Dokumentuan «Biak bateratuta» oharra du. Jatorrizko formulazioak: «Urtean behin, lagun, etxeko edota lankideren bati, euskarazko kultur jarduera batera joateko sarrera oparitzeko konpromisoa hartuko dut.» eta «Urtero euskarazko bi liburu edo CD oparituko dizkiot nire lagun, lankide edo etxekoren bati.»