Etorri berriei euskararen baliabideen berri eman
🧩 BALDINTZA · B01
Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.
✅ KONPROMISOA
Herrira iritsi berri diren pertsonei euskararekin lotutako baliabide edo aukeren berri emateko konpromisoa hartuko dut.
🏷️ MOTA: Norbanakoa
👥 PROFILA: Norbanako euskaldunak.