Etorri berrien partaidetza sustatu eta erraztu
🧩 BALDINTZA · B01
Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.
✅ KONPROMISOA
Elgoibarren antolatuko diren kirol-, aisialdi- eta kultur-ekimenetan, jendearen eta etorri berrien partaidetza sustatu eta errazteko neurriak hartuko ditugu gure elkarte-entitatean.
🏷️ MOTA: Kolektiboa
Partekatu
Edo kopiatu linka