Euskaraz ulertzen duenari euskaraz egin
🧩 BALDINTZA · Dokumentuan 7. baldintza · Erabakin B08
Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.
✅ KONPROMISOA
Euskaraz ulertzen duenari euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dut, berak erdaraz erantzuten badit ere, eta bera ados badago.
🏷️ MOTA: Norbanakoa
👥 PROFILA: Norbanako euskaldunak.
Partekatu
Edo kopiatu linka