B05. Hezkuntza politikak eta segregazioa

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Hezkuntza politiketan indarra jarri da eta ikastetxeetan dagoen segregazio errealitatearen kontzientzia hartu eta kolektiboki erantzun da; inklusioa eta integrazioa errazteko, euskararen trataera arautu eta herriko hezkuntza mahaia indartuz.

Azpi-baldintzak

  • Ikastetxeetan lan egiten dutenek euskara erabiltzen dutela kontrolatu eta bermatzen da.
  • Euskara planak garatzen direla bermatzen da.
  • Segregazioa gainditzea, inklusio handiagoa lortzeko.
  • Hizkuntza politiketan indarra jarri da eta horrekin batera hizkuntzaren kudeaketari dagokion euskararen trataera arautu da ikastetxeetan.
  • Hezkuntza formala hizkuntzaren ikuspegitik eta beharretik indartu.
  • Hezkuntza ez formala indartu harremanetatik.
  • Bileretan euskarak lehentasuna duen arren informazioa pertsona guztiei heltzea bermatzen da.
  • Segregazioarekin amaitzea baldintza bat izatea herrian aukerak berdintzeko, norbanako, elkarte, ikastetxe eta erakunde bakoitzak erantzunez.
  • Ikastetxeetan kudeaketari dagokion euskararen trataera positiboa arautzea.

1. Prozesuan marraztutako norabidea

2 urte

  • Hezkuntza-mahaian erabakiak hartzea: ikastetxe guztietako kuota eta gehiegizko kostuak kentzea; zintzotasun- eta konfiantza-giroa sortzea.
  • Segregazioaren aurka zer egin daitekeen elkarrekin aztertzea eta herrira eramatea: irakasle, familia eta ikastetxeetako langileentzako hitzaldiak.
  • Familia-elkarteetan eta ikasle-batzordeetan lan-saioak aktibatzea.

5 urte

  • Hezkuntza-komunitateak helburu honi zer ekarpen egin diezaiokeen aztertzea eta martxan jartzea.
  • Segregazioaren aurkako neurri zehatzak hartzea.
  • Udalak saioetan sortutako ideiei baliabideak ematea.

Identifikatutako eragileak eta egiturak

Daudenak

Hezkuntza-mahaia, ikastetxe guztiak, Udala, familia-elkarteak, ludoteka eta gaztelekua, kirol-klubak, musika-eskola, Elgoibarko Izarra, euskaltegiak eta Zabaltzen.

Sortzekoak

Hezkuntza-mahaiaren barruko segregazioari buruzko lan-ildo espezifikoa eta kulturartekotasunaren koordinazio zentralizatua.

Fase honetarako abiapuntua

B05en barruan gutxienez bi lan-eremu bereizten dira: euskararen erabilera eta trataera hezkuntza-eremuan; eta segregazioa, inklusioa eta aukera-berdintasuna.

Konpromisoak eraikitzerakoan bereziki garrantzitsua izango da proposamen bakoitzean argitzea nork duen benetako erabaki- eta jarduteko gaitasuna. Zenbait gairen eskumena udal-eremutik harago doa; horregatik, proposamena eta benetan har daitekeen konpromisoa bereiztea ezinbestekoa izango da.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

B05. Hezkuntza politikak eta segregazioa

QR kodea