[Gainbegiratu] 2. ETE saioa · Nahi den aldaketa eta lehen baldintzak

Urtarrila
29
2025
  • Elgoibarko Kultur Etxea

    Kalebarren plaza, 3, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

  • 17:30 PM - 19:30 PM CET

Bertaratuen kopurua

18

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

Etorkizuneko Elgoibar euskaldunagoa irudikatu eta euskararen erabileran jauzi kualitatiboa gertatzeko beharrezko lehen baldintzak identifikatzeko ETEren bigarren lan-saioa.

2. ETE saioa
Batera Elgoibarreneko hezkuntza eta helduen alfabetatzeari buruzko Kontraste Taldearen akta: euskararen erabileran jauzi bat emateko hezkuntzatik, inklusiotik, hizkuntza-ohituretatik eta transmisio kulturaletik landutako proposamenak jasotzen ditu.
Deskargatu fitxategia
Batera Elgoibarren txostena
Batera Elgoibarren prozesuaren txostena, euskararen erabilera bultzatzeko eta etorkizuneko Herri Itunaren oinarriak finkatzeko lan kolektiboaren metodologia, parte-hartzea eta emaitzak jasotzen dituena.
Deskargatu fitxategia

Topaketaren akta

Zertarako

Elgoibar euskararen erabileran jauzi bat emango balitz nola irudikatzen den jasotzea, eta jauzi hori egiteko baldintzak proposatzea, multzokatzea eta lehenestea.

Nola landu dugu

Lehenik, galdera honi erantzun zaio: nola irudikatzen duzu Elgoibar euskararen erabileran jauzi bat emango balitz? Emaitzak lau esparrutan kokatu dira: pertsonalak, kulturala, estrukturala eta harremanak.

Ondoren, bikoteka proposatu dira Elgoibarren euskararen erabileran jauzi bat egiteko baldintzak. Bikoteka egindako baldintzak multzokatu egin dira gero, eta multzo bakoitzak gometsen bidez jaso du bere balioespena.

Zer atera da

Nola irudikatzen dugun Elgoibar

Pertsonalak. Alaia. Maitasunetik eraikia. Bapatekotasun euskalduna: euskaraz pentsatzen dugu.

Kulturala. Sarea. Identitate komuna. Denok batera gure erritmoak, bizi esperientziak eta baliabideak errespetatuz herri euskaldun eta kulturalki anitza eraiki dugu. Euskal kultura oinarri. Hurbiltasuna. Ongi etorri. Modernoa.

Estrukturala. Ulermena eta naturaltasuna, transmisio beharra ume zein helduei. Industriala. Lotura. Erabilera sustatu dakitenei. Lortura handiagoa. Gurasoak. Integrazioa, integratzaileagoa. Elkarrekin, elkarrentzat. Normalizatua.

Harremanak. Elkarri begiratzen diogu, elkarrengandik ikasten dugu eta elkar ezagutzeko jarrera dugu, euskaraz —gutxienez agurra—. Laguntasuna eskaini euskara ikasteko: kurtsoak eta mintzalagunak. Euskara espazio seguru bihurtu da: babesa, pazientzia. Euskararen erabilera adin guztietan eta anitza. Kolore askotako herri euskalduna. Harreman informalak.

Bikoteka proposatutako baldintzak

Lasaitasuna ematea euskaraz hitz egiteko. Herrigintzaren artikulazioa, euskaratik eta denontzat: herri itunaren garrantzia. Aisia, kirola eta kultura euskaraz; emozioak euskaraz. Pizgarriak euskaraz egiten duenari; Elgoibarko elkarte eta gune guztietan itunak sinatzea euskara mantentzeko eta lehen hitza esateko; udala babesle, euskara ikasteko mintzapraktika orokorra lortzeko. Babesa. Euskaldun ez-erabiltzaileak euskara erabiltzera erakartzea. Komunitatea, identitatea, harrotasuna, nortasuna. Euskal kontzientzia lantzea. Hizkuntza aitortua, kalean eta espazio guztietan presente dagoena. Elkarlana hezkuntzan, politikan. Euskaldun ahaldunduen sarea —komertzioa, mintzalaguna—, herri harreman sendoa. Ikastetxeetan dugun errealitateari, segregazioari, erantzun kolektibo bat ematea. Hezkuntzan euskararen trataera arautzea: zigorrak, puntuak jaistea eta abar. Euskara ikasteko espazio zentralizatua eta dohainikoa, udalak eskainita. Etorri berriei euskararen ikastea erraztea: prozesua. Euskararen ulermenaren unibertsalizazioa. Kontzientzia, eskuzabaltasuna. Euskara transmisiorako errelato konpartitua eta erreferenteen lanketa. Euskararen lehentasuna kartel, aldizkari, udal webgune, komertzio edo zerbitzuetan. Kulturen arteko hurbilpena izateko, kultura eskaintza kultura askoren ingurukoa izatea: kalean eta euskaraz dohakoa. Aitortua. Euskarari presentzia handiagoa ematea —dendetan, kaleetan, industrian—, informazioa eta kartelak, informazioa euskaraz ikustea normala izan dadin. Babesa, instituzionala eta ekonomikoa. Lehiaketarik ez: inor ez da beste inor baino euskaldunagoa. Inor ez da inor baino euskaldunagoa, euskaraz lasai. Makro-mikro ereduak kulturan, industrian eta mundu digitalean.

Baldintzak multzokatuta eta gometsen arabera

  1. Euskaraz hitz egiteko gune eroso eta seguruak sortzea, euskara eskaintzerako eta jasotzerako unean eskuzabala izatea (8 gometsa). Multzo honetan: lasaitasuna ematea euskaraz hitz egiteko; babesa; euskaldun ez-erabiltzaileak euskara erabiltzera erakartzea; kontzientzia eta eskuzabaltasuna; lehiaketarik ez, inor ez baita beste inor baino euskaldunagoa; eta inor ez dela inor baino euskaldunagoa, euskaraz lasai.

  2. Euskararen inguruko herri-ituna sortzea herrigintza aktibo eta ahaldundu baten bidez (8 gometsa). Multzo honetan: herrigintzaren artikulazioa, euskaratik eta denontzat; pizgarriak euskaraz egiten duenari, itunak Elgoibarko elkarte eta gune guztietan, eta udala babesle mintzapraktika orokorra lortzeko; euskaldun ahaldunduen sarea eta herri harreman sendoa; eta babesa, instituzionala eta ekonomikoa.

  3. Ikastetxeetan dugun errealitatearen kontzientzia hartu eta kolektiboki erantzun (8 gometsa). Multzo honetan: ikastetxeetan dugun errealitateari, segregazioari, erantzun kolektibo bat ematea.

  4. Hezkuntza politiketan indarra jarri; euskararen trataera arautu ikastetxeetan, hizkuntzen kudeaketa (8 gometsa). Multzo honetan: hezkuntzan euskararen trataera arautzea, zigorrak eta puntuak jaistea barne; eta elkarlana hezkuntzan eta politikan.

  5. Euskararen inguruko errelato berri bat sortu eta aitortu-onartu behar da (8 gometsa).

  6. Euskara bizipen on eta atseginekin lotzea —kirola, aisia—; erreferente positiboak (7 gometsa). Multzo honetan: aisia, kirola eta kultura euskaraz, emozioak euskaraz; eta euskara transmisiorako errelato konpartitua eta erreferenteen lanketa.

  7. Euskal identitate ireki eta eskuzabala, kolektiboki harrotasun eta kontzientziarekin biziko dena (5 gometsa). Multzo honetan: komunitatea, identitatea, harrotasuna eta nortasuna; eta euskal kontzientzia lantzea.

  8. Kulturartekotasuna eta euskararen lotura bermatuko duten espazio kulturalak (5 gometsa). Multzo honetan: kulturen arteko hurbilpena izateko, kultura eskaintza kultura askoren ingurukoa izatea, kalean eta euskaraz dohakoa.

  9. Euskaraz ikasteko gune zentralizatu eta eskuragarri bat, dohainik eta malgua (2 gometsa). Multzo honetan: euskara ikasteko espazio zentralizatua eta dohainikoa, udalak eskainita; etorri berriei euskararen ikastea erraztea; eta euskararen ulermenaren unibertsalizazioa.

  10. Paisaia linguistikoa zaindu eta bermatu (1 gometsa). Multzo honetan: hizkuntza aitortua, kalean eta espazio guztietan presente dagoena; euskararen lehentasuna kartel, aldizkari, udal webgune, komertzio edo zerbitzuetan; euskarari presentzia handiagoa ematea dendetan, kaleetan eta industrian, kartelen bidez; eta makro-mikro ereduak.

  11. Jakintzaren eta erabileraren lotura erreala bermatu da (1 gometsa).

Zer geratu da irekita

  • Bost multzok eta hamaikagarrenak ez dute azpian bildutako txartelik zerrendatuta, gainerakoek ez bezala.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

[Gainbegiratu] 2. ETE saioa · Nahi den aldaketa eta lehen baldintzak

QR kodea