[Gainbegiratu] KT · Gazteak, aisialdia eta kirola

Martxoa
26
2025
  • Elgoibarko Kultur Etxea

    Kalebarren plaza, 3, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

  • 17:30 PM - 19:30 PM CET

Bertaratuen kopurua

20

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

Gazteen, aisialdiaren eta kirolaren ikuspegitik euskararen erabileran jauzia emateko baldintzak kontrastatu eta aberasteko saioa.

4. KT - akta
Batera Elgoibarreneko gazte, aisialdi eta kirol arloko Kontraste Taldearen akta: esparru horietan euskararen erabileran jauzi bat emateko landutako proposamen eta lehentasunak jasotzen ditu.
Deskargatu fitxategia
Batera Elgoibarren txostena
Batera Elgoibarren prozesuaren txostena, euskararen erabilera bultzatzeko eta etorkizuneko Herri Itunaren oinarriak finkatzeko lan kolektiboaren metodologia, parte-hartzea eta emaitzak jasotzen dituena.
Deskargatu fitxategia

Topaketaren akta

Zertarako

Elgoibarren euskararen erabileran jauzi bat emateko nahi den aldaketa azaltzea, eta gazteen, aisialdiaren eta kirol munduaren kontraste taldeari aldaketa hori emanda lortu behar diren ezaugarriei eta baldintzei buruz galdetzea. Parte-hartzaileei beren bizipen eta iritzietatik erantzuteko eskatu zaie, baina betiere gazte bezala, aisialdiaren ikuspegitik eta kirol mundutik jardunez.

Nola landu dugu

Lau ariketatan landu da saioa.

Lehenengoan, bikoteka, galdera hauei erantzun zaie: nolakoa izango litzateke Elgoibar NDA lortuko balitz, eta zer ezaugarri izango lituzke? Bikote bakoitzari hiru ezaugarri adosteko eta aurkezteko eskatu zaio, eta ezaugarriak ozenki partekatu dira talde guztiarekin, titularretan. Elkarrekin harremanetan eta lotuta dauden lau dimentsiotan kokatu dira ezaugarriak —estrukturala, pertsonala, kulturala eta harremanei dagokiona—, ikuspegi sistemikotik begiratu eta landu nahi izan baitira.

Bigarrenean, hirukoteka, galdera honen inguruan hausnartu da: zein baldintza eman behar dira Elgoibarren euskararen erabileran jauzi bat emateko? Azpitalde bakoitzak identifikatutako baldintzak txarteletan idatzi ditu —baldintza bat, txartel bat—, eta nahi beste baldintza proposatzeko aukera izan dute. Ondoren, proposamenekin baldintzen mapa bat osatu da. Batera Elgoibar dinamikako ETEa osatzen duten kideek baldintzen lehen proposamena aurkeztu dute, eta taldeari jakinarazi zaio garapenean dagoen lehen bertsio bat dela. Baldintzak ere lau esparrutan banatu dira. Azkenik, gometsen bidez indartu dira ideiak —parte-hartzaile bakoitzak bost erabiltzeko aukera izan du— eta modu indibidualean bozkatu dira baldintzak lehentasunaren arabera, gero talde gisa indartuta agertu direnak komentatzeko eta horren inguruan elkarrizketa zabaltzeko.

Hirugarrenean baldintzen mapen kontrastea egin da, eta laugarrenean saioaren balorazioa.

Jarraitu beharreko irizpide bakarra taldean besteak proposatutakoa adi entzutea eta zalantzan ez jartzea izan da, entzute aktiboko praktika bultzatuz eta osagarritasun printzipioa aplikatuz.

Zer atera da

Nahi den Elgoibarren ezaugarriak

Egiturazkoak. Ezagutza eta erabilera berdindu. Inklusiboa (bi aldiz aipatua). Partaidetzazkoagoa. Babesgunea. Kohesionatuagoa. Tolerantzia. Irekia.

Pertsonala. Euskara ikasteko behar handiagoa dago. Nortasuna. Arduratsua. Euskaldun kontzientzia handiagoa: euskalduntasuna indartua dago.

Kulturala. Herrikoiagoa. Anitza (bi aldiz aipatua). Baliabide teknologikoak euskaraz dira. Sare sozialen erabilera euskaraz da. Euskal kulturarekiko atxikimendu gehiago dago.

Pertsonala-kulturala. Aktiboa. Partaidetza.

Harremanak. Bateratua. Etorkinei hurbilduko zaien euskara duena. Aberatsa. Zerbitzuak euskaraz dituena: publikoari begira lanean jarduten duten pertsonek euskaraz dakite. Elkarren arteko errespetua gailentzen da.

Pertsonala-harremanak. Gatazka gutxiago.

Baldintzak, esparruka eta gometsen arabera

Estrukturalak. Euskara judizialki babestea, zaintza profesionalen kasuan bermatzeko esaterako (10 gomets). Hezkuntza formala hizkuntzaren ikuspegitik eta beharretatik indartzea (7 gomets). Euskara ikasteko eskaintza eta aukera malgutasuna bultzatzea (1 gomets). Formakuntza eta baliabideak profesionalei (3 gomets). Euskara harrera hizkuntza izatea —lehentasunezkoa—, harkorra eta erakargarria. Azpi-baldintzak: sistemak ikasle guztiek euskara ikasten dutela ahalbidetzea; zaintza beharra duten pertsonen integritatea —hizkuntzarena barne— errespetatzea; aisialdiko eta kiroleko ekintzak euskaraz egitea sustatzea, dinamiketan dirulaguntza zehatzak eskainiz; entrenatzaileek euskaraz hitz egitea; eta zerbitzuetan euskararen erabilera minimoa beharrezkoa izatea, horretarako baliabideak eskainiz.

Pertsonala. Euskaldun bezala ahalduntzea (3 gomets). Historiaren, nortasunaren eta herriaren transmisioa euskaraz izatea (3 gomets). Hizkuntzarekiko konpromisoa eta kontzientzia indartzea, tituluetatik haratago (2 gomets). Azpi-baldintzak: euskarak ere balio duenaren sinesmena zabaltzea; euskara ikasteko erraztasun eta aukera gehiago egotea; euskaldun kontzientzia areagotzea; kanpotik etortzen diren pertsonek lehen momentutik euskara dagoela ikustea; eta euskararen zein euskal ohituren historia eta iragana pertsonaz pertsona helaraztea.

Kulturala. Euskara prestigiatzea lortzea (10 gomets). Eduki digitala euskaraz dagoela etengabe bermatzea (9 gomets). Aurreiritziak eta klasismoa alboratzea (5 gomets). Kaleko euskara indartzea —euskalkiekin lotura— eta naturalizatzea (4 gomets). Erreferenteak babestea eta hauei babesa, garrantzia eta baliabideak ematea, aisialdian, kirolean eta sarean (2 gomets). Azpi-baldintzak: zaintzako zerbitzuetako erabiltzaileek euskarazko profila dutela bermatzea; ikus-entzunezkoak euskaraz egotea; aisialdian, musika munduan, tabernetan, jolasetan eta kirolean baliabideak euskaraz egotea; aisialdi eta kirol zentroetan eta taldeetan langileek jendea euskaraz hartzea eta espazio horietan euskaraz mintzatzeko konpromisoa erakustea; haur, nerabe eta gazteentzako euskarazko kultur eskaintza handitzea; gazteen intereseko euskal eduki digitala sortzea eta bermatzea; eta euskarazko edukia kalitatezkoa izatea.

Harremanak. Etxe barruko euskararen transmisioa babestea (7 gomets). Euskararen alde informala bultzatzea, motibagarria eta gozagarria izan dadin (6 gomets). Euskara ez-perfektua bultzatzea espazio seguruak sortzeko (5 gomets). Hezkuntza ez-formala harremanetatik indartzea (1 gomets). Lehen hitza euskaraz izatea, elkarrizketa elebidunak izateko erraztasunak jarriz edo eskatuz (1 gomets). Azpi-baldintzak: etxeko transmisioa indartzea; euskara erakargarri egitea; ohiturak berriz definitzea; aisialdian lehen hitza euskaraz izatea; gure artean gehiago nahastea, esaterako eskolakoak eta ikastolakoak; aurreiritzi eta klasismorik gabeko Elgoibar bat sortzea, baldintza bat baita; euskara ikasteko eta hitz egiteko beldurra kentzea, gero elkarrekin beharra sortzeko; euskara «inperfektua» entzutea eta gure artean onartzea; eta herri mailako euskarazko edukia sortzea, euskalki propioa indartuz.

Saiotik jasotakoa

Wow: ilusioa (bi aldiz aipatua); taldekideek euskararekiko atxikimendua dutela; aniztasuna; gure hizkuntzaz harro egotea; praktikotasun aktiboek espazio seguru bat eskaini eta sortu izana; esperantza (bi aldiz aipatua); denok dakigula euskararen erabileraren kontzientzia eta erabileran hobekuntza behar dela; jende anitza euskaraz entzutea; euskara bultzatzeko gogoa; parte-hartzaileen ideia eta sentimendu bateratasuna; ideiak argi izatea; arina eta errealista izan dela; eta hutsune berak identifikatu izana.

Krak: taldea bera; egon daitezkeen ideiak; galduta egotearen sentsazioa; tostoi batera zetorrela uste izatea, eta oso entretenigarria eta aberasgarria izan dela; nagiarekin etorri izana, euskarari lotutako dinamikak errepikakorrak eta teorikoegiak izaten direlako normalean, eta kraka dinamikoa eta egunerokora ekarria izatea; iritzi aberastasuna; «txapa» handi bat izango zela uste izatea; alpergura (bi aldiz aipatua); etsipena; eta datu formalagoak helaraziko zirela uste izatea.

Zer geratu da irekita

  • Hirugarren ariketan baldintzen mapen kontrastea egin da, baina partekatutakoaren edukia ez da jaso: zertaz konturatzen garen, zer falta den, zer errepikatzen den, zeintzuk diren baldintza nagusiak eta zergatik.

  • Berrikuntza non dagoen ere begiratu nahi izan da, eta hori ere zehazteke dago.

  • Puntu esanguratsuenak, puntu itsuak eta estrategikoak diren baldintzak ETE taldeak aztertzeko daude.

Zer eramaten dugu hurrengora

Galdera horiek eta hausnarketa osoa ETE taldera eramango dira. Hurrengo Elkarrizketa Talde Eragilearen saioan mapa aberasteko eta bi baldintza-mapak osagarriak izateko ariketa egingo da.

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

[Gainbegiratu] KT · Gazteak, aisialdia eta kirola

QR kodea