Nire harremanak euskarara ekarriko ditut
Euskara ulertu arren erderaz egiten nien etxeko, lagun edota lankide batzuei euskaraz egingo diet aurrerantzean, bi aldeok hala adostuta, eta harreman berriak euskaraz eraikiko ditut, lagun berriek euskaraz ulertzen duten kasuetan.
⚙ Lotutako Baldintza
B08 · Hizkuntza-harrera eta hizkuntza-ohiturak
Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.
Partekatu
Edo kopiatu linka