Kulturartekotasun- eta inklusio-ekimenetan parte hartuko dut

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Kulturartekotasuna eta inklusioa sustatzeko eta segregazioa gutxitzeko antolatuko diren ekimenetan parte hartuko dut, eta saiatuko naiz nire bueltako jendea ere animatzen.


⚙ Lotutako Baldintzak

B01 · Kulturartekotasuna

Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.

B05 · Hezkuntza, segregazioa eta inklusioa

Hezkuntza-politiketan tinko eragingo da herriko ikastetxeetan dagoen segregazioaren kontzientzia hartu eta komunitate moduan erantzuteko. Elgoibarko Hezkuntza Mahaia ere indartuko da, inklusioa eta integrazioa erraztu eta ikastetxeetan euskarak izan behar duen trataera arautzeko.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Kulturartekotasun- eta inklusio-ekimenetan parte hartuko dut

QR kodea