Etorri berrientzako harrera-plana prestatu eta gauzatuko dugu
Gure elkarte-entitateak gurera datozen etorri berrientzako harrera-plana prestatu eta gauzatzeko konpromisoa eta ardura hartuko du.
⚙ Lotutako Baldintza
Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.
Partekatu
Edo kopiatu linka