Batera Elgoibarren herri-ekimenari lotutako lan-talde eta batzordeetan parte hartuko dugu
Batera Elgoibarren ekimenean sortuko diren lan-talde eta batzordeetan parte hartzeko prest dago gure elkarte-entitatea: kulturartekotasuna lantzekoan, errelatoa sortzekoan, edo segregazioa, inklusioa eta hezkuntzari lotutako gaiak lantzekoan / kulturartekotasuna, errelatoa, segregazioa, inklusioa edota hezkuntzari lotutako gaiak lantzeko prest gaude.
⚙ Lotutako Baldintzak
Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.
B04 · Euskararen inguruko errelato berritua
Euskararen inguruko errelato edo kontakizun berritua sortu, aitortu eta onartuko da, euskarari behar duen prestigioa emateko helburuarekin, eta, horretarako, besteak beste, gure herriko historiaren, berbetaren eta nortasunaren belaunaldien arteko transmisioa landuko da.
B05 · Hezkuntza, segregazioa eta inklusioa
Hezkuntza-politiketan tinko eragingo da herriko ikastetxeetan dagoen segregazioaren kontzientzia hartu eta komunitate moduan erantzuteko. Elgoibarko Hezkuntza Mahaia ere indartuko da, inklusioa eta integrazioa erraztu eta ikastetxeetan euskarak izan behar duen trataera arautzeko.
Partekatu
Edo kopiatu linka