Herrian antolatuko diren euskararen aldeko herri-ekimenetan parte hartuko dugu

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Euskararen erabilera, talde-harrotasuna eta euskal kontzientzia sustatzeko antolatuko diren herri-ekimenetan parte hartuko du gure elkarte-entitateak, eta gure kide edota bazkideak ere beste horrenbeste egitera animatuko ditugu.


⚙ Lotutako Baldintzak

B06 · Euskal identitate ireki eta harkorra

Euskal identitate ireki, eskuzabal eta harkorra eraikiko da. Talde-harrotasuna eta -kontzientzia landuko dira, eta, gainera, aurreiritziak eta jarrera baztertzaileak alboratuko dira. Herriko espazio publikoetan euskararen presentzia eta erabilera bermatuko da.

B08 · Hizkuntza-harrera eta hizkuntza-ohiturak

Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Herrian antolatuko diren euskararen aldeko herri-ekimenetan parte hartuko dugu

QR kodea