Herritarron aktibazioa da, besteak beste, Batera Elgoibarren herri-itunak sustatu nahi duena,  eta, horretarako, konpromisoak dauzkagu. Norberak nahi dituen konpromisoak, norberak nahi beste, baina euskararen alde egotetik euskararen alde egitera (egotetik egitera) pasatzeko proposamena da konpromisoen atalak dakarrena.

Zenbat eta jende gehiago animatu konpromisoak hartzera, orduan eta errazago egingo dugu Elgoibar euskaldunagoa izateko ibilbidea.  

Beraz, irakurri konpromisoak eta hartu zure gustukoren bat, euskaltzale! A, eta ez ahaztu segidan datorren zerrendan ez dagoen konpromisoren bat ere pentsatu eta har dezakezula. Konpromisoa betetzeko laguntza behar baduzu, berriz, esaguzu eta lagunduko dizugu. 

Konpromiso 1