B02. Euskara ikasteko sarbide bateratu, eskuragarri eta malgua

Adostutako formulazioa

Euskaraz alfabetatzeko eta euskara ikasteko guneetara sarbide bateratu, eskuragarri eta malgu bat sortu eta ezagutzera eman da, eta ondorioz, euskara ikasteko premia duen herritar orori (etorri berriei barne) euskarara sarbidea erraztu zaio.

Lehentasun historikoa

8 gomets. Datu honek 1. Prozesuan hautemandako lehentasuna adierazten du; ez da aurrerapen- edo betetze-maila.

Norabidea · hurrengo prozesurako lehen oinarriak

5 urte

  • Alfabetatze estrategia orokorra eta plan integrala birplanteatzea, AEKren, udal euskaltegiaren eta ikastetxeen arteko sinergiak bilatuz.
  • Familien zaintza-zerbitzu lagunduak edo diruz lagunduak eskaintzea, ikasi nahi duenak kostu hori bere gain hartu behar ez dezan.

2 urte

  • Laguntza ekonomikoak —bekak— eta bestelakoak —ordutegiak— birplanteatzea: aurrez aurrekoak eta online, eta zaintza-zerbitzuarekin.
  • Online eskolak eskaintzea eta inguruko udalerriekin sinergiak bilatzea maila bereko talde errealak osatzeko.
  • Udal plan partekatu bat egitea, ondo islatua, orientazio argiarekin eta toki bakarrean.

Eragileak

Daudenak: Udala, euskalgintza, euskaltegiak (AEK eta udal euskaltegia), hezkuntza-mahaia eta familia-elkarteak.

Sortzekoak: Udal plan partekatua eta informazio-puntu bakarra.

2. faserako abiapuntua

Edukiari dagokionez baldintza osatuenetakoa da: zortzi azpi-baldintza ditu eta eragile guztiak existitzen dira eta identifikagarriak dira. Horizonteetako bat ere ez dago egoera gisa formulatuta; sarbidea eta sarbide-bideak neurtzeko datuak eraiki beharko dira.

Azpi-baldintzak emaitza honen azpi-emaitza gisa daude antolatuta.

Iruzkina