Nola antolatu gara?

Batera Jauzi Elgoibar hiru egitura osagarriren bidez antolatu da. Egitura bakoitzak funtzio desberdina izan du, eta hiruren arteko harremanak prozesuaren trazabilitatea ulertzeko aukera ematen du.

ETE — Elkarrizketa Talde Eragilea

Prozesuaren deliberazio-gune egonkorra izan da. Elgoibarren 18 pertsonak osatu dute, eta bost saiotan parte hartu dute. Taldeak baldintzen sorrera, kontrastea, berrikuspena eta formulazio bateratua gidatu ditu.

KT — Kontraste Taldeak

Kontraste Taldeek ETEren ikuspegia herriko beste sektore eta errealitate batzuekin kontrastatzeko balio izan dute. Ez dute ETEren proposamena onartu edo baztertzeko funtziorik izan; aitzitik, osatu, aberastu, zalantzan jarri eta begirada berriak gehitzeko funtzioa izan dute.

Elgoibarren bost Kontraste Talde antolatu dira:

  • Hezkuntza eta euskalduntze-alfabetatzea.

  • Arlo sozio-ekonomikoa.

  • Kulturgintza.

  • Gazteak, aisialdia eta kirola.

  • Euskaraz ez dakiten herritarrak.

Talde Motorra

Prozesuaren gobernantza-egitura izan da. Prozesuaren diseinua, parte-hartzaileen identifikazioa, deialdiak, saioen prestaketa, metodologia, koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa zaindu ditu.

Prozesuko bilera guztiak atal honetan daude jasota.