B08.8. Euskara ez-perfekturako gune seguruak
Adostutako formulazioa
Euskaraz aritzeko gune seguru, eroso eta informalak sortu dira herrian, non euskara ez-perfektua eta hiztun ez-perfektuak onartu eta balioan jartzen diren, baita euskaraz ez dakitenek ere parte hartzeko aukerak dituzten.
Testuingurua
Azpi-baldintza hau B08 · Hizkuntza-harrera eta hizkuntza-ohituren eraldaketa baldintzaren parte da eta haren formulazio nagusia garatzen du.