B05. Hezkuntza politikak eta segregazioa
Adostutako formulazioa
Hezkuntza politiketan indarra jarri da eta ikastetxeetan dagoen segregazio errealitatearen kontzientzia hartu eta kolektiboki erantzun da; inklusioa eta integrazioa errazteko, euskararen trataera arautu eta herriko hezkuntza mahaia indartuz.
Lehentasun historikoa
18 gomets. Datu honek 1. Prozesuan hautemandako lehentasuna adierazten du; ez da aurrerapen- edo betetze-maila.
Norabidea · hurrengo prozesurako lehen oinarriak
5 urte
- Hezkuntza-komunitateak helburu honi zer ekarpen egin diezaiokeen aztertzea eta martxan jartzea.
- Segregazioaren aurkako neurri zehatzak hartzea.
- Udalak saioetan sortutako ideiei baliabideak ematea.
2 urte
- Hezkuntza-mahaian erabakiak hartzea: ikastetxe guztietako kuota eta gehiegizko kostuak kentzea; zintzotasun- eta konfiantza-giroa sortzea.
- Segregazioaren aurka zer egin daitekeen elkarrekin aztertzea eta herrira eramatea: irakasle, familia eta ikastetxeetako langileentzako hitzaldiak.
- Familia-elkarteetan eta ikasle-batzordeetan lan-saioak aktibatzea.
Eragileak
Daudenak: Hezkuntza-mahaia, ikastetxe guztiak, Udala, familia-elkarteak, ludoteka eta gaztelekua, kirol-klubak, musika-eskola, Elgoibarko Izarra, euskaltegiak eta Zabaltzen.
Sortzekoak: Hezkuntza-mahaiaren barruko segregazioari buruzko lan-ildo espezifikoa eta kulturartekotasunaren koordinazio zentralizatua.
2. faserako abiapuntua
Eduki eta eragile askoko baldintza da, eta bi gai desberdin biltzen ditu: euskararen trataera ikastetxeen kudeaketan eta eskola-segregazioa. 2. fasean bi gaiak bereizita lantzea eta udal-eskumenen irismena argitzea komeni da.
Azpi-baldintzak emaitza honen azpi-emaitza gisa daude antolatuta.