B03. Euskara bizipen on eta atseginekin lotzea

Adostutako formulazioa

Euskara bizipen on eta atseginekin lotu da (kirola, aisia...) eta erreferente positiboak sortu dira, euskara sentimendu eta emozioekin lotuz, transmisioa eta euskarazko eskaintza kultural gozagarri bat indartuz.

Lehentasun historikoa

10 gomets. Datu honek 1. Prozesuan hautemandako lehentasuna adierazten du; ez da aurrerapen- edo betetze-maila.

Norabidea · hurrengo prozesurako lehen oinarriak

5 urte

  • Aisialdiko eragileei oinarrizko euskara-maila eskatzea, maila hori lortzeko laguntzak eskainiz.
  • Kultur jardueraren liburu zuria berreskuratu eta erabiltzea.
  • Herriko erreferenteei protagonismoa ematea: musika, literatura eta beste arlo batzuk.
  • Emozio positiboak transmititu eta uneoro presente egotea.

2 urte

  • Ekintza zehatzak identifikatzea.
  • Aisialdiko elkarteekin plan bat adostea: arduradunak eta begiraleak euskalduntzea.
  • Erreferenteak irudikatu eta identifikatzeko herriko talde edo elkarte bat sortzea.
  • Kirola Euskaraz mahaia sortzea, baliabide eta esperientzia onekin.
  • Euskal musikari garrantzia ematea.

Eragileak

Daudenak: Eskola-kirola, gaztelekua, kultura-eragileak, enpresak, Aizu, ikastetxeak, lankidetza-mahaia eta pertsona giltzarriak.

Sortzekoak: Kirola Euskaraz mahaia eta erreferenteen herriko taldea.

Identifikatzeko daudenak: Izenik gabe aipatutako «pertsona giltzarriak».

2. faserako abiapuntua

Eragile gehien identifikatuta dituen baldintzetako bat da, eta bi eremu bereizten dira: kirola eta aisia batetik, eta kultura eta musika bestetik. «Ekintza zehatzak identifikatzea» 2. faseari zuzenean egiten zaion enkargu gisa irakur daiteke.

Azpi-baldintzak emaitza honen azpi-emaitza gisa daude antolatuta.

Iruzkina