Elkarrizketak euskararantz bideratu

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Nagoen tokian nagoela, erderaz ematen ari diren harreman edo elkarrizketak euskararantz bideratzen saiatuko naiz, gehiengoa euskalduna dela ikusten badut.


⚙ Lotutako Baldintza

B08 · Hizkuntza-harrera eta hizkuntza-ohiturak

Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.

Iruzkina

QR kodea

Taupa Mugimendua erakundaren logo ofiziala

Elkarrizketak euskararantz bideratu

QR kodea