Euskararen erabileraren aldeko herri-ekimenetan parte hartu
Euskararen erabilera sustatzeko antolatuko diren herri-ekimenetan parte hartuko du gure elkarte-entitateak, eta gure kide edota bazkideak ere beste horrenbeste egitera animatuko ditugu.
⚙ Lotutako Baldintza
B08 · Hizkuntza-harrera eta hizkuntza-ohiturak
Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.
-
04/10/2026 10:44
Proposamen hau eratorri da: Euskararen erabileraren aldeko herri-ekimenetan parte hartu
-
04/10/2026 10:44
Proposamen hau sortu da
Partekatu
Edo kopiatu linka