Herri Itunaren funtzionamendua
Herri Ituna Elgoibar Batera Jauzi prozesuan egindako ibilbidearen hurrengo urratsa da.
Lehen prozesuan, Batera Jauzi Elgoibar · Baldintzak, herritarrek eta eragileek euskararen erabileran jauzi bat emateko beharrezko 8 baldintzak adostu zituzten.
Ondoren, Batera Jauzi Elgoibar · Konpromisoak zehaztu prozesuan, baldintza horietatik abiatuta, «Zer egingo dugu, nork eta nola?» galderari erantzun zaio: proposamenak landu eta pertsona, elkarte eta erakundeek beren gain hartutako konpromisoak zehaztu dira.
Orain, Herri Ituna Elgoibarrek konpromiso horiek gauzatzea eta haien jarraipena egitea du helburu.
Nola parte hartu?
Babestu: konpromiso bati sostengua eman.
Atxiki: haren garapenean parte hartzeko borondatea adierazi.
Parte hartu: lan-saioetan eta kontu-emate espazioetan.
Jarraitu: aurrerapenak, emaitzak eta ebidentziak kontsultatu.
Babesa, atxikimendua eta ardura ez dira gauza bera.