Etorri berrien partaidetza sustatu eta erraztu
Elgoibarren antolatuko diren kirol-, aisialdi- eta kultur-ekimenetan, jendearen eta etorri berrien partaidetza sustatu eta errazteko neurriak hartuko ditugu gure elkarte-entitatean.
⚙ Lotutako Baldintza
Kulturartekotasuna bermatzeko neurriak hartuko dira, eta hizkuntza eta kultura anitzeko pertsonen arteko ezagutza-trukea eta elkarrekintza sustatuko dira. Horretarako, besteak beste, euskaldunon hizkuntza, historia eta egoera soziolinguistikoaren transmisioa landuko da, eta baita Elgoibarren bizi diren gainontzeko hizkuntza eta kulturen ezagutza ere.
-
04/10/2026 10:44
Etorri berrien partaidetza sustatu eta erraztu konpromiso hau sortu zen
-
04/10/2026 10:45
Proposamen hau bihurtu da
Partekatu
Edo kopiatu linka