Euskaraz dakienari euskaraz egin
Euskaraz dakienari euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dut.
⚙ Lotutako Baldintza
B08 · Hizkuntza-harrera eta hizkuntza-ohiturak
Herrira iritsi berriei hizkuntza-harrera egingo zaie, eta lehendik bertan bizi direnentzat euskararen erabilera areagotzeko ekimenak antolatuko dira. Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko, arau sozialak gizarteratu eta sustatuko dira: euskaldunei euskaraz egin, ezezagunei lehen hitza beti euskaraz edo elkarrizketa elebidunei eutsi. Eta horietaz gainera, euskaraz berba egiteko gune seguruak sortuko dira, eta 'euskara ez-perfektua' ere onargarria izan litekeela onetsiko da.
Partekatu
Edo kopiatu linka