Errelatoarekin lotutako herri-ekintzetan parte hartu
Errelato berrituarekin lotura izan dezaketen herri-ekintzetan parte hartuko dut, eta ingurukoekin partekatzeko konpromisoa hartuko dut.
⚙ Lotutako Baldintza
B04 · Euskararen inguruko errelato berritua
Euskararen inguruko errelato edo kontakizun berritua sortu, aitortu eta onartuko da, euskarari behar duen prestigioa emateko helburuarekin, eta, horretarako, besteak beste, gure herriko historiaren, berbetaren eta nortasunaren belaunaldien arteko transmisioa landuko da.
Partekatu
Edo kopiatu linka